Erreferentzia

Segurtasun-neurriak

Erabiltzailearen eskuliburu honetan erabiltzen diren oharrak

1765.png

1313.png

Triangelu ekilatero baten barruan dagoen eta gezi itxurako burua duen tximista-ikurrak erabiltzaileari jakinarazten dio isolamendurik gabeko tentsio arriskutsua dagoela produktuaren barruan, eta tentsio hori deskarga elektriko bat sortzeko bezain handia izan daitekeela.

1334.png

Triangelu ekilatero baten barruan dagoen harridura ikurrak erabiltzaileari jakinarazten dio gailuarekin datozen erabilera-jarraibideetan erabilerari eta mantentze-lanei (doikuntza eta konponketei) buruzko informazio garrantzitsua dagoela.

1356.png

Autoa beti segurtasunez gidatu. Ez galdu arreta ibilgailua gidatzen ari zarenean, eta ibili beti erne zirkulazio-baldintzak antzemateko. Ez aldatu ezarpenik, ezta eginbiderik ere. Geldi zaitez modu seguru eta legezkoan ekintza horiek egin aurretik.

Segurtasuna zaintzearren, eginbide jakin batzuk desgaituta daude, eta aparkatzeko balazta piztuta dagoenean bakarrik funtzionatuko dute.

1378.png

Deskarga elektriko baten arriskua murrizteko, ez kendu produktu honen estalkia edo atzeko atala. Produktuaren barruan ez dago erabiltzaileak bere kabuz konpon dezakeen piezarik. Utzi mantentze-lanak langile adituen esku.

1398.png

Sute edo deskarga elektriko baten arriskua murrizteko, ez busti produktu hau (tantak, zipriztinak, euria, hezetasuna…).

1418.png

Ibilgailua gidatzen ari zarenean, baxu samar eduki unitatearen bolumena, kanpoko soinuak entzuteko moduan.

1439.png

Ez utzi inoiz unitatea erortzen, eta saihestu kolpe gogorrak.

1463.png

Gidariak ez dio pantailari begiratu behar gidatzen ari den bitartean. Hori eginez gero, arreta gal dezake eta istripu bat gerta liteke.

KONTUZ:

KONTUZ: